Txori-habiak ikusten
- 2010
- BERRIZ
Lekukoaren aita hargina zan. Ameriketara joan zan artzain, baina harginaren ofizioa ikasita etorri zan handik. Han hargintzan ibili zan, urtegiak egiten.
Harginak batez be baserriak konpontzen ebezan. Normalean aste osoa egiten eben etxetik kanpo, zapatuan joan eta hurrengo zapatuan bueltau.
Beharra egiteko orduan, harginari konpondu beharreko etxeko mutil gazteak edo gizonak laguntzen eutsen. Askotan diruz ordaindu beharrean baserriko jeneroa emoten eutsen.
Hargintzan mazoa, porrea, piketea, mailua... tresna ugari erabilten ziran. Harriak ebagiteko orduan ziriak eta porrea erabilten ebazan.
Informadores: Herminia Lazpita y Klaudio Berrizbeitia
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala