Recogiendo patatas
- 2009
- KARRANTZA
Gerra denporan Alkolean, Deba eta Motriku bitartean, egozan Frankoren aldeko kainoiak eta Mendexan gudarienak. Mendexatik botaten ebezan hara, eta Alkoleatik Mendexara. Lekukoak kainonazoen zaratea entzuten eban. Kainonazoak eztanda egikeran lurra altzetan eben.
Soloaren ondoan errefugioa eukien, eta auzoko neska bat eta bere izekoa, errefugio barruan enterrauta lotu ziran. Kainonazoak errefugioaren aurrean jo eta lurrez bete eban atea. Gero danen artean lurra kendu eta urten eben. Suerte itzela euki eben. Mendexan, nahiz eta kainoiak bertan egon, inor be ez zan hil gerra denporan, suerte handia izan eben.
Informador: Jose Txakartegi
Fundación: Bizkaiko Foru Aldundia