Mendea
- 2018
- ARRATZU
Gorpua eleizara lepoz ekarten zan. Eleizbidean kurutzeak egozan; kurutzea egoan lekuan, geratu eta kajea palu batzuen ganean ipinten eben, anderuak deskantzetako. Abadeak paternosterra errezetan eban.
Gorpua eleizara eroaten ebenak anderuak ziran. Atautea urrutitik ekarri behar zanean, bide luzea zanean, batzuetan anderuak turnau egiten ziran. Anderuak jeneralean auzoko gazteak izaten ziran. Familiakoak segizioan, lutuko taldean joaten ziran.
Segizioaren ordena hauxe zan: kurutzea, abadeak, gorpua, familia hurrenekotik hasita, eta azkenean lagunak, auzokoak, etab.
Informadores: Klaudio Berrizbeitia y Herminia Lazpita
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala