Ezkaratzeko altzariak eta jatekoak
- 2014
- ATXONDO
Gizonezkoek behar egunetarako mahonezko frakak eta mahonezko alkondarea jazten ebezan. Oraingo moduko koadraduak bere bai. Udan manga txikerrak eta neguan luzeak. Mahonari frantsesille deitzen eutsien. Beharrerako erropa iluna erabilten zan, eta urteteko argitxuagoa. Garrikoa bere ipinten eben. Ugala-eta oraingoak dirala dino; garrikoa ordukoa. Garrikoa baltza izaten zan.
Gizonek asko eroaten eben brusea bere; mahonezkoa nahiz baltza. Mezatara-eta joateko jazten eben, elegante jazteko. Baltzak eta milarraia antzekoak. Bakotxak gura eban moduan. Kolore diferenteetako brusak egoten ziran, danak ez ziran baltzak izaten.
Informador: Kontxi Iturriaga
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala