Eguraldi-kontuak
- 2012
- MUNGIA
Euren aita moilan ibili zan, Bilbon. Orduko denporan Zamudiotik jente asko joaten zan beharrean moilara, eta Zamudion alkate egoan bat egon zan jefe antzean moilan obreruak-eta hartzen. Aita ez zan konforme egon, eta kamioi bat hartu eben. Kamioia hartu eta gerreak urten eban. Gerratik Arestira urten eben, euren jaiotetxera. Aitita egon zan han inbalidu. Kamioia txifloiaren azpian sartu eben bedarragaz tapauta, eta han egon ziran. Izekoa, amaren ahiztea, ez egoan konforme aitita inbalidu egoalako. Orduan, kamioia hartu eta Bilbora joan ziran lehenengo, gero San Salvador del Vallera. Han aita eta ama bonbardeo batek tapau egin zituan. Handik Turtziozera joan ziran. Han akabau eben gerrea amaitu zanean. Izeko-osaba batzuek topau eutsen etxea Turtziozen, Pando auzoan. Gose handia pasau eben. Gazte asko egon ziran.
Informadores: Fulgencio Llona y Emeterio Urkiza
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa