Abioi txiki bat etorten zan lehenengo-lehenengo abisetan; eta gero bonbardeoa hasten zan. Txiki hori etorten zanean sirenak joten hasten ziran. Kanpai-hotsak be igual entzuten ziran; alarmak. Hori dana entzuten zanean jakiten zan bonbardeoa etorrela. Eta, orduan, errotako zubipe batera joaten ziran; zubi bat egoan zementoagaz eginda, eta hara azpira. Gerrea parajeago-parajeago etorri zanean, Olako tuneletara joaten ziran, Sondika alboan. Osterantzean, baserri baten egoten ziran, eta egunez tuneletara.
Informador: Geron Meñika
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa