• 2016
  • ZEANURI
Volver

Garia eta artoa eihotea

 

Garaua eihoten dau, garia edo artoa. Horretarako garaua toberatik sartzen da. Toberea kaja handi bat da, goialdetik zabala eta behealdetik estua dena. Bertan hiru bat anega garau sartzen dira, ehun bat kilo, hain zuzen. Garau horrek apurka-apurka urten behar dau, eta, horretarako, kaja horrek samea behar dau. Sama hori lotuta egon arren, flojo dago. Samea zelan dagoan, garau gehiagok edo gitxiagok urteten dau, eta horrexegaitik errotariak neurtu egin behar izaten dau bere gustura. Zenbat eta gari gitxiago sartu, hobeto eihoten da. Artoagaz be bardin pasetan da.

 

Informador: Ander Manterola