Trontzazerrea eta arpana
- 2017
- ATXONDO
Gariaren prozesua bederatzi hilekoa izaten zan. Urrian ereiten zan, baina hogei egun lehenago prestau egin behar izaten zan. Lurra, erein orduko, behiakaz goldatu egiten zan. Garia, heldu arte, ez zan ikutzen. Heldu orduan, eskuz batzen zan, zerreaz. Etxe bakotxean hogei anega (50kg) inguru batzen ziran. Batu, eta azaoak egiten ebezan eta metetan pilotu.
Informador: Paulino Okamiz Ikazuriaga