Garbi-ikuzia karpanean, zimintzezko zestuan, egiten eben. Amak azpitik eta eskinetatik bueltan erropa lohienak eta zaharrenak ipinten zituan, besteak estropieu ez eitezan. Ura behekosuan berotzen zan, laratzuan eskegita. Jaboia egosten ipinten eben. Lehenengo erropei ur epela botaten eutsen, ardi-kakak eta kentzeko. Ostean, lehenengo ur beroa bota ezkero, gogortu egiten dira. Orduan, lehenengo beratu egin behar zan lohia bigundu eiten, eta gero bota ur irakina jaboi egosiagaz. Airean jausten zan txorroa koiu, osterabe berotu eta barriz bota; hirutan egiten eban. Gero, errekara eroaten zituan. Igual eguerdate guztia emoten eben han; beharraldia zan. Harriaren kontra jabonetan zan, daletadale. Eta gero lejia, baina edozein erropari ezin jakon lejia ipini; euren amari ez jakon gustetan erropa onei-eta lejiarik ipintea.
Informador: Dionisia Bustinza
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa