• 2014
  • IBARRANGELU
Volver

Gabon-egunean eskean

 

Eskean Gabon-egunean bakarrik urteten eben. Eta hor batzen eben diruagaz txokolatadea egiten eben inozente-egunean. Txikia zanean, hori egiten eben eta gero be, taldean egoanean, eurak preparau eta emoten eutseen umeei txokolatea. Hasikeran panderoa eroaten eben eta bigarren sasoian txistulari taldea egoan eta euren taldeko txistulariak, umeak, be etorten ziran. 1970ean hasi zan bigarren sasoia eta bera monitore egon zan umeakaz Don Domingori laguntzen. Bitartean etena egon zan, urte batzuetan ez zan egin holangorik. 1970etik 1975era ume barik gelditu ziran, zortziko taldeak egiteko umerik ez euken eta itxi egin eben. Urte batzuk garrenean, hareek umeak nagusiak dirala, orain hamar bat urte edo, hasi dira barriro; eurak euren kontura.

 

Informador: Koro Ormaetxea

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa