Angulak koiutea
- 2012
- MUNGIA
Frankoren denporan, baserrietara guardia zibila etorten zan. Abastosera artoa, indabea eta garia entregetan joan behar izaten zan, eta hareek etorten ziran begitzen ea behar dana eroan eben edo ez. Eurek bedar-meta bat euki eben eta aitak han gordeten ebazan indaba- eta arto-zorroak. Ama urduri egoten zan guardia zibilak begira ebilzalako. Halako baten etorri ziran. Sekula ez dau ahaztuko hareen botakaz edo bortzegiakaz, kamararako oholezko eskilarak igoten ebezanean, ateraten eben zaratea. Abastosera eskatzen ebena eroaten eben, baina halanda guztiz be, begiratu egin behar izaten eben ea lar geratu bajake, kentzeko.
Informador: Juana Zelaia
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa