• 2014
  • BILBAO
Volver

Feriatik bueltan pasautakoa

 

Behin feriara joan ziran, eta bueltan nahi beste pakete ekarri eben. Eurak biak eta andrearen hiru anaia-arrebak joan ziran. Nahi beste arropa erosi eben. Maleta horreek autobusaren erdi-erdian sartzea pentsau eben, eta gainerako guztiagaz tapauta, holan maletak salbauta egongo ziralakoan. Sartu ziran autobusean, eta dana jarri eben hantxe erdian. Aduanan parau, eta dana ateraten hasi ziran. Euren maletetariko bat atera eben. Maletea norena zan galdetu eben. Julianena zan, eta autobusetik urten egin eban. Gero, beste maleta bat atera eben, Mariarena. Bostak atrapau ebezan. Inuzente hutsak zirala dino. Alkar ezagutuko ez balebe moduan jokatu eben. Hain jenero asko eukien! Boltsa handi-handiak beterik. Lokal batera eroan ebezan eta maleta guztiak edegi eutseezan. Bistan zan erropak barri-barriak zirana, kontrabandokoak zirana. Alkarri jaramonik be ez eutsien egiten. Hain inuzenteak ziran, karnetean danek apellidu bera eukien.

 

Informadores: Manolita Bengoetxea y Peio Aramaio

Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa