• 2013
  • AMOREBIETA-ETXANO
Volver

Eztia egiteko prozesua

 

Orain, esate baterako, erle guztiak hibernazinoan dagoz, geldirik. Holango eguraldiagaz lorea mobiduten hasten da eta umeak jartzen hasten dira. Hemen holango lekuetan umea urte guztian igual mantentzen da baina oso gitxi. Eta gero, erreginak ikusten dauanean mobimentua dagoala, arrautza barriak jartzen hasten da eta apurka-apurka erlauntza gorantza-gorantza igoten hasten da.

Sarritan pasetan dana da, holango aldaketa handiak izan ezkero, erregina arrautzak jartzen hasten dala baina hotz handiak badatoz, umea hoztuten bada, gaixoak datozela. “Loke” eta abar. Horreek izaten dira eukiten dabezan arazoak baina normalean holan doa. Aldaketak dagozanean, aste bete ona egiten dauanean, prestatzen hasten dira eta gero hotza badator, arazoak sortzen dira.

Landako lorak hasten diranean, orain esaterako, diente de león esaten dana daukie. Eta nektarra ezeze, polena be behar dabenez —euren proteina polena dalako— holan hasten dira handitzen. Eta gero erlauntza indartsu badago, eta handik erreginak aterateko haztegi bat egin leikela ikusten danean, orduan hasten dira gauzak egiten. Edo erlauntza bat bikoiztu, hau da, erlauntza batetik beste bat atera. Kontuan hartu behar dana da, lehen ondo egon dan bat euki ezkero, gero pobretxu bi geratuko dirala eta horreei lagundu egin behar jakiela. Eguraldiak laguntzen ez badau, norberak lagundu behar deutsie janariagaz.

 

Informador: Valentin LLona

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa

Videos Relacionados