Urkiolako kantea
- 2012
- BEDIA
Australian bizi ziranean, etxean euskeraz egiten eben; erderea bapez. Euskerea, eta gero astiro-astiro ingelesa egiten hasi ziran. Akorduan dauka lagun batzuk egin ebazala erdaldunak ziranak; eurakaz apurtxu bat egiten eben. Osterantzean, lekukoak erderea ez dau egin nagusi arte. Euskal Herrira etortea pentsau ebenean, aitak esan eban berton erderea gehiago egingo zala, eta apurtxu bat jakin beharko zala. Sidney Technical College-ra joan zan. Gauza teknikoak eta hizkuntzak erakusten dauzan kolegio handia da. Hantxe ikasi eban apur bat erderea. Maistrea argentinea zan. Gero, dana da praktikea. Orain be ikusten dau erderaz egiten dauenean, fallo batzuk daukazala; normalean, jeneroaren asuntoa izaten da, ingelesak ez dauka jenerorik-eta.
Informador: Lurdes San Severino
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa