Eskolea
- 2010
- BUSTURIA
Behiak jaten dauan lekuari aska esaten deutsie. Kortan askak egoten ziran bueltan-bueltan. Oholezko askak txahalentzat, behientzat altutxuagoak... Beste leku baten ardiak eukiten ebezan. Ardiak bere korta barruan egoten ziran. Lekukoaren aitak beti ekarten zituan kortara. Alde baten ardiak, eta eskinetatik txahalak eta behiak. Ardiak aparte egoten ziran. Txarriak bere euki ebezen. Kanpoan eukiten eben txarrientzako txabolatxua; txarritokia. Eta han hazten eben txarria. Konejuentzat konejeratxu bat euki eben eginda barruan. Barruan eukiten ebezan, ze horreek saltzeko dirua balio eben. Oilaskoak bere hazten ebezan. Etxean ezarrita ipinten zan oiloa txitak aterateko, eta 15 txita edo ateraten zituan. Batzuek oilaskoak urteten eben, eta beste batzuek oilandak. Hareek oilaskoak saldu egiten zituan amak.
Informador: Felisa Larrazabal
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala