Txikitxu politori
- 2012
- MUNGIA
Gerraostean errotak itxita egoten ziran, baina danak ez, antza. Orduan be eskupekoa edo zeozer egoten zan. Guardia zibilak etorten ziran kuandorik kuandora, eta hareei be indabak edo zeozer emoten eutseezan. Bidean basotik ganaduagaz etorri ezkeroan eta akuilua pintxoagaz ikusi, kastigau egiten eben guardiek; eta zeozer emon ezkeroan, libre. Ganadua ezin zan pintxau; akuiluari ha untzea ezin eikion ipini. Ganadua basoetara-eta ibilten ziranean, apur bat espabiletako, pintxau egiten eben eta kastigau egiten zan. Guardia zibilak binaka ibilten ziran beti. Bidean-edo non edo han koiuten zituen eta zeozer emon behar izaten jaken. Hareek etxera etorten ziran, eta uruna edo indabea edo zeozer eroaten eben eta libre! "Untau barik gurdiak irrintzi egiten dau". Untau egin behar da.
Informador: Garbiñe Landeta
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa