Belgikan pensionaduan
- 2014
- BILBAO
Auzo-eskolea eta unitarioa zan berea. Mutilak alde batean eta neskak bestean egozan, sei urtetik hamahirura artekoak. 1954an sartu zan bera eskolan, Franco garaian oso-osoan. Hainbat urtetan kantau dauz “Cara al sol” eta halako abestiak. Eskolako bizimodua gogorra izan zan, batetik, hizkuntza aldetik, erderea ez ebelako ulertzen, eta bestetik, zerbitzu aldetik, ez eukielako ezer be. Mutilek zein neskek kanpora urten behar izaten eben, eskolan komunik ez egoalako, haretxpera. Kalefazinorik be ez eukien eta askotan eurek eroan behar izaten eben estufa txiki bat eta egur takoak. Halanda be, horixe zan danena eta normala zan.
Informador: Manu Etxebarria