Asko kantau izan dau
- 2018
- ARRATZU
Capbretonen laburtxu egon ziran; lau astebete baino ez. Handik Belgikara joan ziran trenean. Abade batzukaz joan zan, eta han pensionadu baten egon zan. Hamar hilebete-edo egin ebazan han. Hango abadeetako bat Irunekoa izan zan; beste bat Lemoakoa, baina Eibarren egoana, Don Mateo Uriarte; eta beste bat Larrabetzukoa, Don Eustakio Uriarte. Hiru horreek egon ziran eurakaz eurak egon ziran lekuan. Kolegio oso barria zan, kolegio handia. Frantsesek Pensionnat pour des jeunes hommes et jeunes filles esaten eutsien. Pensionadue da leku bat non umeak bizi diran eta euren ikasketak egiten dabezan. Eurena oso ederra zan.
Informador: Javier Goitia
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa