Taberneagaz Omako jaietara joaten ziran
- Servicios
- 2018
- ARRATZU
Eskolea orain jubiladuen etxea dagoan lekuan egoan. Zati bitan egoan bananduta: alde batetik, gizonezkoak, eta, beste aldetik, andrazkoak edo neskak. Sei-zazpi urtegaz hasten ziran eskolara, eta hamalaugaz itxi. Zamudion auzo-eskolak egon ziran Galbarriartun eta Geldon.
Eurak etxera joaten ziran bazkaltzen, baina asagotik etorten ziranek, askok txokolatea eroaten eben sarritan, ogiaren barruan. Etxera nahiko goizetik joaten ziran; lauretan amaitzen zan eskolea, eta gero etxean jaten zan gehitxuago. Ostean, askok etxetik ekarten eben eta beste askok lekukoetako baten amari erosten eutsien txokolatea. Tabernea eukien orain batzokia dagoan lekuan, eta bertan saltzen zituen holako gauzak. Eskolatik eta bertan egoan tabernea, kaminoa pasauta. Orduan kaminoan ez egoan traba handirik.
Informadores: Emeterio Urkiza y Fulgencio Llona
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa