• 2014
  • MUXIKA
Volver

Errekea

 

Erropak garbitzen errekara joaten ziran. Han behean dago, 500 metro ingurura, hara behera joaten ziran. Han goian be egon zan bat baina ur gitxiago egoten zan aklaretako eta hara beheko errekara joaten ziran. Errekak egon dagoz, hortiko aldetik eta hemendikotik be bai, alderdi bietatik. Bera txikia zanean etxera ekarten zan ura, etxerako zana. Burdiagaz joaten ziran barrika bat ipinita. Ganaduak ostera, eurak eroaten ziran. Txahal txikiak izan ezik, besteak errekara. Errekan olgetan eta uger askotan ibili dira. Kangrejoak harrapetan be, orduan asko egoten ziran, orain ez dagoz baina. Harrapau eta gero jan egiten ebezan. Arrain asko egoten zan erreketan: kangrejoa, arrankaria, aingira… orain ez dago ezer be ez. Horreek danak jateko harrapetan ziran.

 

Informador: Imanol Enbeita

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa