Behiari ardaoa
- 2014
- ZAMUDIO
Erramu-egunean, eleizaldean, erramutxuakaz bueltea egiten zan. Egun horretan gurasoek kurutzetxuak egiten eutseezan saratsaz, kurutzeetan erramua ipini eta txortatxua egiten eben. Hareek eleizara eroaten ziran bedeinkatzen, soloetan ipinteko eta labore onak hartzeko. Hurrengo urtera arte egoten zan soloan.
Informador: Josefina Uriarte