Haginak
- 2012
- MUNGIA
Erlauntza batek bi hektarea inguru polinizatzen dituala esaten dabe. Berak 49 erlauntza ditu, baserriaren inguruan beste 7 eta lagun baten sagastian beste 8 bat. Lagunaren sagarrak polinizatzeko daukaz han zortzi erlauntza. Paraje on gitxi daukaguz Bizkaian erlauntza asko eukiteko, dana pinua dalako. Han gehiago ezin dauanez euki, beste herri batera joan behar izaten dau. Etxano aldean be beste erlauntza bat dauka, Epaltza auzoan be bai, Zugastietan, Zamudion, Larraurin be bai. Eta horrek dauka, bisita turistikoa luzea izaten dala eta gasoila eta gastuak dituala baina hemen ez dago besterik.
Informador: Valentin LLona
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa