• 2017
  • ATXONDO
Volver

Era askotako zepiluak

 

Era guztietako zepiluak dagoz mahai gainean; eta behar be behar dira egurra lantzeko, har-emeak aterateko. Ez ei da lan erraza egurra zepiluaz lantzea. Gaur egun, makina elektrikoakin oso erraz egiten da. Tresna batzuk oso aurreratuak dira:  lehenengoa neurri diferenteetan ipini leiteke eta norberak gura dauan zabalerea jarri leio jan gura dogun oholari. Aho desberdinetakoak be badagoz, bigarren honek egingo dauen zangea okerra da; hirugarrenak, zanga fin-fina, irudi horretara eginda dagoalako burdinazko ahoa. Hori kereiza-egurrezkoa da. Besteak arte-egurrezkoak dira. Zepilu luzengea intxaur-egurrezkoa da. Biribilean ebagitekoa ezpel egurrez egindakoa da. Gaur egun, Afrika egurra erabilten da holako zepiluak egiteko, baina lehenago bertoko egurra erabilten zan.

 

Informador: Jesus Eguzkiza

Videos Relacionados