Gari-joteak
- 2012
- MENDEXA
Kanposantura eta enterruetara Galdakaora joaten ziran. Gorpua lepoan eroaten zan etxean hasi eta eleizara; abadea aurrean eta jente guztia atzean joaten zan. Atean hileta-tela bat ipinten eben. Andariek andabideetatik eroaten eben gorpua. Auzoak etxera etorten ziran eta danak joaten ziran enterru atzean. Goizean izaten zan. Eleizeak harri handi bat eukiten eban kanpoan, han egiten zan pater nosterra eta gero kanposantura joaten ziran. Gorpua han itxi eta eleizara joaten ziran; eta meza ostean, bazkaria emoten jakon kanpotik etorren jenteari.
Informador: Bizente Zelaia
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa