• 2016
  • ZEANURI
Volver

Eihoteko kupoa egoan

 

Gerraostea gerra denporea baino txarragoa izan zan, janari aldetik. Artoa eta garia gauza preziatuak ziran. Horixe zan gehien jaten zana. Orduan kontrol handia egoan, eta Abastos eritxon erakunde batek neurtu egiten eban eta ez eutsen ixten errotei garia eihoten, garia eta artoa estaduari emon behar jakolako. Bakotxarentzat kupo bat baino ez egoan, ogiak errazionamentua aukan eta.

Lakrazko silu bategaz errotak itxi egiten ebezan. Errotariek baeukiezan tranpatxoak eta altzau egiten eben silua, gauez eihoteko. Inspektoreak egozan errotak kontroletan. Luzaroan egon zan hori; Pasa dan gizaldiko 1942-1943an hasi zan eta 1948-1949ra arte egon zan.

 

Informador: Ander Manterola