Erreken garbi-ikuzia
- 2007
- BERANGO
Egurretan askotan joaten ziran basora. Luminagaraino joaten ziran. Luminaga San Antolinetik beste alderdirantza dago. Azkoreagaz ebagiten eben egurra. Pinudia botata egoten bazan, zati bat erosi egiten eben; ezpabere, erramak ebagiten eutseezan pinuari, edo otabarrak koiuten ebezan. Kargak egin eta buru gainean eroaten eben egurra etxera. Kargak egiteko, soka bi ipinten ziran lurrean, gainean egurra plegau-plegau egin eta amarrau egiten zan. Zakuan be ekarten eben egurra txikertuta.
Informador: Begoña Maguregi