Siempre ha trabajado en empresas de Berriz
- Services
- 2023
- BERRIZ
Egurretan askotan joaten ziran basora. Luminagaraino joaten ziran. Luminaga San Antolinetik beste alderdirantza dago.
Azkoreagaz ebagiten eben egurra. Pinudia botata egoten bazan, zati bat erosi egiten eben; ezpabere, erramak ebagiten eutseezan pinuari, edo otabarrak koiuten ebezan. Kargak egin eta buru gainean eroaten eben egurra etxera. Kargak egiteko, soka bi ipinten ziran lurrean, gainean egurra plegau-plegau egin eta amarrau egiten zan.
Zakuan be ekarten eben egurra txikertuta.
Informer: Begoña Maguregi
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Bediako Udala