• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Domu Santu eguna

 

Domu Santu eguna kanposanturako eguna zan. Lehen kanposantuan lurrean enterrauta egoten ziran, eta bezperetan hareek tunbatxuak mimenakaz adornauta ipinten ziran bueltatxuan. Loratxuak eroan-eta izaten zan lehenago-lehenago. Orain panteoiakaz diferente da. Lurrean egoten zirenek, jeneralean, oholezko kurtzetxua eukiten eben aurrean. Gero mimen berdetxuakaz emetxuak egiten ziran. Adornutxua izaten zan. Hori bezperan edo bezpera-bezperan egiten zan, edo aurretik.

Eleiza-egun handia izaten zan. Danak joaten ziran orduan eleizara, difuntuen egunean danak. Gero ortusantura joaten ziran eta errespontsua errezetan zan. Orain bere joaten da Jataben, orain bere biajetxua egiten da hemen. Ortusantura joan eta bakotxa bere lekuan egoten zan, eta abadeak errespontsua botaten eban.

 

Informador: Juan Oleaga

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala