Urtebarriko errezitadua
- 2010
- DIMA
Domeketan eleizara joatea derrigorra zan. Handiagotan bere, domeketan mezara joaten ez zanarentzat salidarik ez zan egoten; lehenengo mezea entzun, eta mezara ezkero, arratsaldean erromeriara joateko modua egoten zan. Eleizara joaten ez zana atzamarragaz seinalauta egoten zan. Horrezaz gainera, domeketan beharrik bere ezin zan egin; eleizan baimena eskatu behar izaten zan domeketan gari-jotea egiteko.
Autor: Labayru Fundazioa
Informador: Gregorio Izarza
Fundación: Labayru Fundazioa