• 2020
  • DURANGO
Volver

Bonbardeoak eskolan harrapau eban

 

 

Esnea saltzen eben Durangoko pisuetan. Kantinak astoan sartuta joaten ziran. Ahiztea, esnea saltzen egoala etxerik etxe, justu-justuan librau zan bondardaketatik. Esnea saltzen egoan etxetik urten, eta, San Agustinera astoagana heldu orduan, bonba batek hankaz gora bota eban etxea.

 

Berak sei urte eukazala izan zan Durangoko bonbardaketea, eurak eskolan hasi barritan, Orozketan. Durangoko eta Gernikako bondardaketea segiduan izan ziran. Akorduan dauka euren auzoko neskatotxu bat sustuaren sustuaz hil egin zala. Dana izan zan sorpresea. Oso tristea izan zan; eskolan ume guztiak negarrez hasi ziran, eta maistrea pazientzia emoten.

 

 

Informador: Natividad Bilbao Onaindia

Fundación: Labayru Fundazioa

Videos Relacionados