Labanderak
- 2013
- ZAMUDIO
Errekeari Urzabale esaten eutsien. Bogadea egiteko, etxe bakotxak bere lekua eukan errekan, bogada-lekua presteta; distantzia gitxira egozan bata besteagandik.
Errekara erropak garbitzen joanda dago, gazte-gaztetarik, barriz. Ama-eta ez ziranez etxean egoten, gustuko erropak baldean hartu eta errekara joaten zan. Chimbo jaboiagaz garbitzen ziran erropak; amari ez jakon sosea gustetan. Lehenengo jaboia egosi, beratan ipini erropak jaboiagaz eta gero garbitu.
Informador: Benita Bilbao