Frutak eta mermeladea
- 2010
- BERRIZ
Bizikletan ibilten ikasteko Olakuetatik Zaldibarrera egoan bidera joaten ziran. Bide hori aproposa zan, zuzena zalako. Orduan gainera ez ebilen apenas autorik bideetan.
Bizikletea alokatu egiten eben, hiru pezeta ordaintzen ebezan orduko; etxean emondako pagea gastetan eben horretan.
Bizikleten alkilerra egoan herrian, Urrejolan; konpondu eta saldu be egiten zituan. Gazteak erromerietara joateko alokatzen ebezan, eta gaztetxuagoak bizikletan ibilten ikasteko. Orduan jente gitxik eukan bizikletea etxean.
Informadores: Klaudio Berrizbeitia y Herminia Lazpita
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala