• 2010
  • BERRIZ
Volver

Bidegintzea

 

Mende erdira arte bideak asfaltau barik egozan eta urtean hiru-lau biderrez bide-egitea eginbeharra egoan. Lan hori gerorago, bideak asfaltau ostean be egiten zan: bide-eskinak garbitu, urari bidea emon...

Behar hori auzolanean egiten zan, hau da, etxe guztietako ordezkariren bat joian lanean hitzordua ipinten zan egunean. Horretarako lehenengo mutikoren bat joaten zan etxerik etxe abisua emoten.

Kasurako Andikoako frontoia be auzolanean egin zan. Eskubehar guztia auzoko jenteak egin eban eta materialak Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu ebazan.

Orduan ez egoan behar dan moduko biderik, eta dana basaz beterik egoan. Sarritan bide nagusia konponduta egon arren, etxeetarako bidea egin barik egoan eta astoagaz edo gurdiagaz konpondu behar izaten ziran; bakotxak ahal eban moduan.

 

Informadores: Antonio Barajuen y Mari Tere Alberdi

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala

Videos Relacionados