Abadeak gariak bedeinkatu
- 2016
- BERRIATUA
Berrizko baserritarrak bendejea Eibar edo Durangoko plazara eroateko ohiturea euki dabe. Plazara urte guztian, egunero joaten ziran, eta danetik eroaten eben: azak, azalorak, letxugak, zanoriak, kipulak, tomateak, piperrak..., sasoian sasoikoa. Lekukoen gurasoak plazara joateari itxi eutsienean, eurak lekukoak hasi ziran, eta astean lau biderrez joaten ziran: martitzen, eguazten, bariku eta zapatuan. Ortuko jeneroagaz batera, arrautzak, oiloak, oilazkoak... be eroaten ebezan. Etxean egoan danetik eroaten eben. Orduan baserritar asko Eibarko plazan irabazitako diruakaz bizi zan.
Informadores: Mari Argoitia y Markos Azpitarte