Kili-Kili aldizkaria eta Kili-Kili eguna
- 2019
- MUNGIA
Lehen bedar sikua ez zan horrenbeste egoten, soloa egoten zalako gehiago, eta ez egoalako terrenorik libre. Garia ereiteari itxi jakonean, leku gehiago egon zan bedarrarentzat, artoarentzat eta patatearentzat, eta orduan bedar siku gehiago eukiten hasi ziran. Gurdian ekarten eben etxera eta sardeagaz igon lastegira. Goian egoanean bere zabaldu eta behar dan moduan ipini behar izaten eben. Behar handia izaten zan, ze hautsa alderdi guztietan egoan, eta euri-ugerragaz busti ezkero, hondino gehiago. Behar txarra izaten zanez, gazteak ibilten ziran beharrotan, eurek eukien indarra eta.
Autor: Labayru Fundazioa
Informador: Juan Angel Garai
Fundación: Labayru Fundazioa