Mezea gizonezkoek emon behar beti
- Relaciones entre hombres y mujeres
- 2018
- ZEBERIO
Basoan solo barriak egiteko, lehenengo, otea ebagi behar izaten zan; eta, gero, makinatu edo lurra bueltau. Ostean, karea ekarten zan Forutik harri moduan. Gaur egun, eskuagaz zabaltzeko moduko karea dago; orduan, barriz, harriak etorten ziran, gogortuta. Kare horri ura bota behar izaten jakon, eta, horretarako, tinakoetan eroaten zan ura. Karea zabaldu egiten zan eta, euki ezkero, satsagaz ondu. Horregaitik, astean biaje bat egin behar izaten zan basora, nondik edo handik gurdi bete sats hartuta. Otea ipinten zan azpigarri moduan eta gero satsa batzen zan. Lur barri horretan patatea erein ezkero, itzelezko patatak batzen ziran.
Informador: Maria Abio
Fundaciones: Mungia Udala y Labayru Fundazioa