Erroten izenak
- 2012
- MUNGIA
Azkordinek hotza egiten ebanean urteten eben. Osatzeko, berakatzak ipinten ziran; eta botikan pomada batzuk bere egoten ziran. Halanda bere, udabarria etorten zan orduan kentzen ei ziran, babalorea etorrenean. Behatzak handitu eta zapatak ipini ezinik ibilten ziran; txarto pasetan eben, askotan azkordinak zabaldu egiten ziran eta. Lekukoak atzamarrak sats eginda eukiten ebazan. Baten farmaziara joan zan azkordinentzako zeozer erosten. Hangoak ezkonbakoa edo ezkondua zan itandu eutsan. Honek ezkonbakoa zala erantzun eta famaziakoak azkordinak kentzeko onena ezkonduta egotea zala esan eutsan.
Autor: Labayru Fundazioa
Informadores: Miren Urrutia y Jon Urrutia
Fundación: Labayru Fundazioa