• 2012
  • MENDEXA
Volver

Auzotasuna

 

Lehen gari-jotea pozen egiten eben, beti etxekoakaz bakarrik behar egiten usauta, gero auzo guztiak alkarregaz batzen ziranez, kafea eta koinak kopak partiduten ebezalako bueltan bertako baserrikoek. Lehen auzo guztiak batzen ziran. Gariak amaitzen ziranean, beste auzora eroaten ziran. Garia joten zan azkeneko baserrikoak eroaten eban beste auzora, eta hareek egiten eben hurrengo. Eleizako erretailea eroan behar zanean edo eleizako beharrak egin behar ziranean be auzoek egiten ebezan. Auzo bat deitzen eban abadeak eta hareexek joaten ziran beharrean eleizara. Saloia be holantxe egin zan. Saloia orain txokoa dana zan. Hori antzerkiak egiteko egin zan.

 

Informador: Jose Txakartegi

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa