Jaiobarriak bularragaz hazi
- 2012
- MUNGIA
Eguen Guren eta Bariku Gurenean funtzinoa egoten zan eleizan, eta bandea be bai. Hiru-lau abade egoten ziran eta jente asko batzen zan inguruko herrietatik etorrita. Inguruko herrietan ez ei ebenez holakorik egiten, Zamudiora etorten ziran danak. Prosezinoa egiten zan: eleizatik urten, plazatik bueltea egin, estazino kontratik igo eta osterabe eleizara. Cristo yacente, Ama Birjina Dolorosea eta Santokristo handi bat ateraten ziran.
Informador: Geron Meñika