Las mujeres trabajaban en las lonjas de Legaño
- Servicios
- 2023
- BERRIZ
Lekuko batek kontau eutsan Arrabako landea eukiteagaitik ipini eutsala Zeanurik Zeberiori auzia. Euren lurretan egoala eta eurena zala inoen. Orduan, juiziorik egin barik akordu batera ailegau ziran: “urlia egunean jaiotako zekor bana haziko dogu eta burrukan ipiniko doguz Arrabako landan, eta irabazten dauenak berarentzat”. Halan egin eben, baina Zeanuriko zekorrak Zeberiokoa airean eroan ei eban, hazur hutsa zan eta. Bazter batera heldu ziranrean, Zeanurikoak laprast egin eban eta amildegira joan zan, eta atzera irabazi eban Zeberiok. Orain Zeanuriren terrenoan dago eta Zeanurirena da; baina San Tomasen dokumentuetan Zeberioren propiedadea zala agertzen da.
Informador: Manu Etxebarria