Maritxu, nora zoaz
- 2012
- MUNGIA
Mahasti tradizionaletan, zaharretan, Hondarribi Zuria ekarri zan, baina Bialtxak, Bizkaiko Txakolinen Elkartekoak antolatzen hasi ziran ikasteko bidaiak. Urtean behin joaten zan leku desbardin batera ardaoa zelan egiten zan ikusten. Eta, askotan, handik landararen bat ekarten eben, albariñoa dala, sobiñon blanca dala, eta gero mahastian ipinten eben zelan moldatzen zan ikusteko. Mahasti bati ONU deitzen eutsan berak, danatarik eukalako. Hori da dibertigarriena txakolina egin orduan. Lehenagokoak be halantxe ibilten ei ziran. Fondblande bakarrik be landatuta dagoz eurak, edo Hondarribi Zuria bakarrik, emaitza ikustearren. Azkenean erabagi eben nahastauta hobeto geratzen zala. Lehenagokoak eta oraingoak bardinak dirala dino, erramintak edo txakolinaren munduak eragiten dau modu batekoa edo bestekoa izatea. Oinarria bera ei da.
Informador: Iratxe Eguskizaga