Errotara gauez joan beharra
- 2016
- ARRATZU
Lekukoetako batek, Ameriketara joan zanean, han ezaguna euki eban, busturiarra, eta harek erreklamau eban harako; haren bidez joan zan. Eurak abioian joan ziran; Bilbotik Madrilera trenez eta Madriletik Ameriketara, Washingtonera, abioiz.
Hara ailegau eta artzain ibili zan. Ardiak zaintzen ebazan. Arrantxoan be ibili zan, danetara, baina gehien artzain. Ezkondu aurretik joan zan, 64an joan; eta, 68an etorri zan. Lau urte egin ebazan han. Artaldeetan bi mila buru inguru egoten ziran, hiru milagaz be egonda dau. Biren artean gobernetan ebezan, biak euskaldunak. Gehienak euskaldunak izaten ziran. Amerikanuak be egon ziran tartean, baina ardiakaz ibili ziranak gehienak euskaldunak.
Informadores: Jose Mari Ugalde y Jose Manuel Mujika
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia