Kriada joan zanekoa
- 2012
- IURRETA
Almimerie almibarra da, madariakaz egiten dana. Lekukoak-eta beti esan izan dabe almimerie, etxean be bai. Bere amak egiten eban eta oso ondo urteten eutsan. Gabon-madariakaz egiten eban, ardaorik bota barik. Sutan ipini eta hantxe egiten-egiten ixten eban. Ardaoaren kolore bardin-bardina gelditzen jakon. Gustu oso gozoa eukan. Madariakaz baino ez eben egiten, gabon-madariakaz. Denpora askoan eukiten zan sutan lapiko baten, uragaz eta azukereagaz. Ez jakon beste ezer botaten. Arratsalde guztian eukiten zan txapa ganean. Suak indar gitxi euki behar eban.
Informador: Lurdes Zearreta
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia