• 2014
  • ATXONDO
Volver

Aititak irakatsitakoa

 

Aitita kontuzalea eta umezalea zan; amama ez zan hain umezalea. Eurak aititagaz hazi izan dira beti, harek zaintzen ebazan. Amaren gogoramenik ez dauka kasik. Harek erakusten eutsazan gauzak.

Txakurrak inguruetatik nola uxatu be erakusten eutsan. Txakur amorraturen bat heltzen bazan, zelan aldendu, zelan bildurtu berak erakutsi eutsan. Oso erraza da. Txakur amorratua bizi-bizi badator, haginka egin guran-edo, bizkor-bizkor prakak bajatu eta hanka bitartetik begiratu. Eta ha ikuspegia sekula ikusi bakoa dan ezkero, sustau egiten da, pentsetan daualako animalia ikaragarriren bat dala.

 

Informador: Jesus Eguzkiza

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa