Egurrak prestau negurako
- 2008
- MARURI-JATABE
Aita militarrek eroan eben. Halako baten, ilundu eban eta aita bueltau barik egoan; eta etxean behar guztiak egiteko. Orduan amak esan eutsan aitaren bila joateko. Bila joan zanean, bidetxu bat egurrakaz erdi zarratuta ikusi eta gainetik egin eban salto. Militarrak agertu jakozan bat-batean nora joian galdezka. Justuan librau ei zan zentinelek eskuko bonbea botatetik. Azkenean, aitari etorten itxi eutsien.
Informador: Julian Uribarri