Sueterako tresnak
- 2012
- MUNGIA
Bederatzi ahari euki ditu, guztira. Azpeitiko gizon batek ahari onak eukazan, eta hari erosten eutsazan, 1.500 pezetatan bakotxa. Euretariko batzuei boxeadoreen izenak ipini eutsazan.
Posturak egiten ebazan eurakaz; 5.000 pezeta inguru jokatzen eben postura bakotxeko. Eta galdu arren, entradeagaz dirua ateraten zan. Behin galdu ezkero, ahariak ez eban balio izaten; kendu eta barria erosten zan.
Informador: Pedro Garitaonandia Areitiourtena