Olakuetako antxinako etxeak
- 2010
- BERRIZ
Afaltzeko aitak eta amak talo-zopak jaten ebezan. Horrek beharra emoten eban. Egin eta harakoak gozoago ziran, ze bestela egosi egin behar izaten ziran eta bere grazia joan egiten jakon.
Basora edo mendira joan ezik, amak beti egiten eban orea eta gero txiki-txaka jo, erre eta puztu egiten ziran, azal bat goian eta bestea behean. Dana txikitu barik, amak lau zati egiten ebazan, gero kazuan sartu eta esnea botaten eutsan.
Gauean sobrautako taloa zanean, irakindako esnea botaten eutsan. Baina errapetik harakoa zanean, talo eginbarria botaten eben. Haxe izaten zan euren afaria.
Informador: Basilisa Zabalgojeaskoa
Fundación: Bizkaiko Foru Aldundia