Kurutzekia
- 2013
- BERRIZ
Adua destinoa da. Ume bat egon zan, aduak esanda, haginka eginda hilko zala. Horrexegaitik eukien umea ondo jagonda, leku garbietan-eta. Egun baten, mahatsa jatea akordau jakon eta ondoko mahats-parrara joan ziran morda bat hartzen. Halako baten, mihinean ziztada bat sentidu eban eta umea hil egin zan. Mordan begiratu eta konturatu ziran sugegorri txiki bat egoala. Aduak euki ebazan!
Informador: Manu Etxebarria