Sanpedroak
- 2012
- MUNGIA
Gure lekukoak ume ziran garaian ez egoan eskolan euskeraz egiteko modurik, debekatuta egoan. Horregaitik euskeraz egin ezkero zigortu egiten ebezan. Horretarako erarik ezagunena eraztuna edo neska-mutilek alkarri emon beharreko gauzaren bat erabiltzen eben: kasurako klarion zati bat. Hau da, eraztuna eukanak, euskeraz berbetan entzuten ebanari emoten eutsan, horrek hurrengoari, eta holantxe eskola-orduak amaitu arte. Eraztuna eukan azkenak komuna edo eskolea garbitu behar izaten eban hurrengo eguneko jolasaldian.
Informer: Rikardo Lejarreta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala