• 2012
  • MUNGIA
Return

Sanpedroak

 

Atxuritik bere sanpedroetara joaten ziran. Sanpedroetan jaia egiten zan; beharrik bere ez zan egiten. Mungiakoak izan diran guztiek zelebrau izan dabe, bueltako barrio guztietakoek. Erromeria egiten zan plazan eta etxean konbidadu asko eukiten eben. Osabak eta izekoak, danak, etorten ziran jaten. Salatxua euki eben eta mahaia luzatu eta beste mahai bat ipini behar izaten eben. Koadrila handia egoten zanez, estu-estu jaten eben, ez oraingo moduan, nasai.

 

Informers: Lurdes Iturregi and Pedro Olea